Eroski taldearen baitako bihurtu da Caprabo supermerkatu katea

Anboto 2007ko eka. 8a, 15:05

Eroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa aurrezki kutxak dauka.

eroski.jpgEroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa aurrezki kutxak dauka.

Caprabo, baina, Eroski taldearen baitako bihurtu da: 1.848 saltoki izatetik, 2.348 izatera igaroko da; fakturazioak gutxi gorabehera 2.000 milioi eurotan egingo du gora, eta 15.000 langile gehiago batuko ditu (47.000 langile inguru, osotara).

Eroskik mila milioi euro inguru ordaindu ei ditu, eta operazioari esker “Espainiako banaketa alorreko enpresa garrantzitsuenetakoa” bilakatu da, azaldu dutenez. Akordioaren arabera, Capraboren egoitzak Katalunian jarraituko du eta izena gordeko du merkatuan barneratuenen dagoen lekuetan (batez ere, Katalunian); Eroskiren saltokiak nagusi diren tokietan Eroski deituko da. Eroskiren berbetan, “urrats erraldoia” egin da. Eroskiren langileek dituzten baldintza berak izango dituzte Caprabokoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!