AHTaren aurkako mendi martxa antolatu dute domeka honetarako

Anboto 2007ko mai. 31a, 13:14

AHTaren aurkako mendi martxa antolatu dute Erdella mendizale taldeak eta Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarrekin, ekainaren 3rako; domeka honetarako, beraz.

AHTaren aurkako mendi martxa antolatu dute Erdella mendizale taldeak eta Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarrekin, ekainaren 3rako; domeka honetarako, beraz.

Elorriotik eta Atxondotik irtengo dute mendi martxa egiteko; herri biotako plazetatik, hain zuzen ere, 08:30ean eta 09:00etan, hurrenez hurren. Trenak izango lukeen eragina ikusteko aukera izango dute guztiek, eta luntxa ere egingo dute Udalako Meategian, 11:30 aldera. Horrezaz gainera, giza-katea osotuko dute Iguria auzoan hasi eta Elorrioko plazaraino. Horretarako hitzordua 14:00etan jarri dute antolatzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!