Herri ikastetxeko haur eskolako teilatua konpondu gura dute

Anboto 2007ko mai. 29a, 10:28

Herri ikastetxeko haur eskolako teilatua konpontzeko lanak lehiaketa publikoan ipini ditu Udalak. Enkantean hartzeko prezioa, berriz, 117.738 euroan jarri dute udal arduradunek.

Herri ikastetxeko haur eskolako teilatua konpontzeko lanak lehiaketa publikoan ipini ditu Udalak. Enkantean hartzeko prezioa, berriz, 117.738 euroan jarri dute udal arduradunek.

Enpresek egindako eskaintza ekonomikoak ekainaren erdialdera izango ditu eskuetan Udalak. Bestalde, herri ikastetxeko galdara-gela gas naturala erregai moduan erabiltzeko egokitze-lanak ere ipini dituzte lehiaketa publikoan. Lanok egiteko aurrekontua 61.723 euroan zehaztu dute, eta lanak egiteko ardura eskuratzeko egindako eskaintzak, kasu honetan ere, ekainean izango dituzte eskura herriko agintariek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!