Lanbide Heziketa euskaraz egitera bultzatu gura dute

Anboto 2007ko mai. 23a, 12:18

Lanbide Heziketa eta Batxilergoa euskaraz egitera sustatu guran kanpaina abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbidek koordinatuta. Bizkaian 39 herritan jarriko da martxan eta horien artean dira Elorrio eta Zornotza. Kanpainan honen protagonista Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. mailan diharduen 6.500 ikasle izango dira. Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz lelo horrexekin abiatuko da aitatu dugun ekimena.

Alkarbidek —Aldundiak sortutako foroa eta Bizkaiko euskara zerbitzu teknikoak batzen ditu— koordinatuko kanpaina horren bitartez euskarazko ereduan, Lanbide Heziketan zein Batxilergoan, dauden hezkuntza aukeren gaineko informazioa helaraziko zaie gazteei. Era berean, Ilaski Serrrano aurkezle eta irrati estariak sinatutako gutuna jasoko dute gazteek euren etxeetan, eskainitako hezkuntza zentroetara heltzeko garraio sarearen gaineko informazio osagarria ez eze. Horrezaz gainera, opari moduan Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz leloa daramaten txapa bi eta pegatinak jasoko dituzte.

Aurpegi ezagunak

Hirugarren biderrez jarri da martxan kanpaina hau, Foru Aldundikoek jakin eragin dutenez. Azken kanpainan Alex Sardui Gernikako abeslari ezagunak parte hartu zuen; ekimena martxan jarri zen aurrenekoan, berriz, Athletic-eko Luis Prieto futbol jokalariak. Kirola, musika edota komunikazioa bitarteko hartuta, gazteak euren ikasketan euskaraz egiten jarraitu dezaten animatzea da helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!