Esteibarlandan umeentzako jolas-eremua egokitu dute

Anboto 2007ko mai. 17a, 11:05

Hil honen barruan prest izango da Esteibarlandan egokitutako umeentzako jolas-eremua. Halaxe azaldu du alkate Agustin Asuak. Lasuen enpresak hartu du txintxaunak jartzeko lurra atontzeko ardura —36.078 euro— eta jolasak jartzeko lana, berriz, Icotec enpresak — 36.387 euro—.

Herritarren aspaldiko eskaera izan da Esteibarlandan umeentzat jolas-eremua atontzea, alkateak azaldu duenez. Laster prest izango dute.

Bestalde, biharko, maiatzaren 18rako, deitutako udalbatzarrean Nizeto Urkizun babeseko 20 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa berretsi gura dute. Udalak lurrak utzi dizkio Jaurlaritzari eta azken hori arduratuko da lanetaz. Eperik ez dute zehaztu, hala ere. Lehenago egin dute hasierako eta behin-behineko onarpena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!