Backgammon opena jokatuko dute asteburuan

Anboto 2007ko mai. 10a, 15:11

Backgammoneko II. Open Pianoa hartuko du, asteburuan, Elorriok. Barikuan hasi eta domekara arte luzatuko den open horretan, Euskal Herriko eta Espainiako 25-30 jokalari inguru batuko dira, antolatzaileen berbetan.

Backgammoneko II. Open Pianoa hartuko du, asteburuan, Elorriok. Barikuan hasi eta domekara arte luzatuko den open horretan, Euskal Herriko eta Espainiako 25-30 jokalari inguru batuko dira, antolatzaileen berbetan.

Backgammona, ezagutzen diren erregistroen arabera, jokalari biren arteko mahai-jokorik zaharrena da. Egipto, Sumeria edo Mesopotamian sortutakoa dela uste dute, gaur egungo backgammon era Persian sortutakoa den arren; Buzurgmihr-ek, hain zuzen ere.

Joko “erraza” da backgammona, azaldu dutenez; hala ere, estrategia “oinarrizkoa” da. Irabazi asmoko Piano elkarteak 150 bazkide inguru ditu—Internet bitartez adiskidetasuna eta astialdia bultzatzen ditu— eta open hori eratzeko 5.292 euro erabili ditu. Gaur jokalariei harrera egin ondoren, afaria egingo dute Lagun-Toki elkartean eta, gero, solasaldia eta ‘Comeleones’ mini-torneoa jokatu da.

Zapatuan, Elorrioren bisita turistikoa egingo dute —Mendraka txakoli-bodega ere bisitatuko dute— eta, bazkalostean, 16:00etan, hasiko da opena, Lagun-Toki elkartean. Afaria, Gazetako Lagun Arte elkartean izango dute eta, 23:00etan, final zortzirenak jokatuko dituzte.
Domekan, 13:00ean, izango da finala Lagun-Tokin eta 14:00etan sariak emango dituzte: txapela, garaikurra eta taula jasoko du 1.ak; 2.ak taula eta garaikurra. ‘Comeleones’-eko irabazleak ere jasoko du saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!