Lourdesko Ama ikastetxeak mendeurrena ospatuko du

Anboto 2007ko mai. 3a, 12:36

Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeak mendeurrena bete du aurten. Hori aintzat hartuta hainbat ospakizuna izango dituzte. 1907ko apirilaren 4an, 18:00etan, 72 ikasle eta fraide Asuntzionista heldu ziren Elorriora. Bertan egunean, hainbat urtean ospe handia izandako bainuetxean, Lourdesko Ama Seminarioa sortuz, gogorarazi dutenez. “Poz eta algara handiz jaso zituzten udalbatzak, parrokoak, mojek eta herritarrek”.

Urte batzuk geroago, 1968an, “herritarren eskaerei erantzunez batxilergoa jarri zuten” azaldu dutenez, eta Lourdesko Ama Seminarioa Lourdesko Ama ikastetxea bihurtu zen. Ehun urte honetan bertatik igarotako abadegai, fraide, ikasle eta irakasle asko izan dira; baita irakasle izan ez direnak ere. Urte osoan zabalduta makina bat ekitaldi eratu dituzte urtemuga berezi hori gogoratzeko.

Domekan hasiko dituzte ospakizunok,10:00etatik 14:00ak arteko filatelia erakusketarekin eta Karmelo Etxenagusia Bilboko Gotzain laguntzaileak gidatutako duen 12:30eko mezarekin. Asuntzionisten Nagusia izango du lagun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!