Elorrioko odol-emaileak omenduko dituzte zapatuan

Anboto 2007ko mai. 1a, 17:07

Elorrioko Odol Alai odol-emaile elkartea sortu zela 40 bete dira dagoeneko, eta, urteurrena ospatzeko jai egun berezia eratu dute zapaturako, maiatzaren 5erako. “ Elorriarrei omenaldia eskaini gura diegu hainbat urtean odola ematen jardun dutelako”, azaldu digu Jaime Bolinaga elkarteko sortzaile eta zuzendaritza batzordeko kideak. Sortzez Garbiaren Basilikan 11.30ean ospatuko den mezak hasiko du eguna. Ondoren, Balendin Berrio-Otxoari lore eskaintza egingo die.

Elorrioko Odol Alai odol-emaile elkartea sortu zela 40 bete dira dagoeneko, eta, urteurrena ospatzeko jai egun berezia eratu dute zapaturako, maiatzaren 5erako. “ Elorriarrei omenaldia eskaini gura diegu hainbat urtean odola ematen jardun dutelako”, azaldu digu Jaime Bolinaga elkarteko sortzaile eta zuzendaritza batzordeko kideak.  Sortzez Garbiaren Basilikan 11.30ean ospatuko den mezak hasiko du eguna. Ondoren, Balendin Berrio-Otxoari lore eskaintza egingo die.  

Jasotako emateen inguruko datuek erakusten dutenez, elorriarrek Euskal Autonomia Erkidegoko  (EAE) batazbestekoa bikoiztu egiten dute eta Espainiakoa hirukoiztu. Azken 40 urteotan herriko hainbat lagunek egindako lanaren fruitua dira urtero jasotzen diren 10.000 odol litroak eta 647 emateak. Ahalegin hori gogora ekartzeko, hainbat lagun omenduko dituzte bihar: Odol Aliaren lankide diten Buskantz Elkartea, Victor Anagoitia eta Elorrioko Udala, lehenengo odol-emaile izandako Victor Agirre, Roman Uriarte eta Jaime Bolinaga  eta, baita 120 emate egin dituen Fancisco Igartua ere. Osasun Sailburuak eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako ordezkariek parte hartu dute 12:30ean hasiko den ekitaldian.

Monolitoa

Eguneko momenturik hunkigarriena izan daitekeena izango da gerokoa.
Izan ere, odol-emaile elkartearekin azken lau hamarkadatan bat egin duten lagunei eskerrak eman guran, monolitoa ere inauguratuko dute 13:00ean hasiko den ekitaldi berezi baten: Bizkaiko odol-emaileek — Bizkaiko odol emaile elkartetik 80 lagun bertaratuko dira— eta herriko kultur eta kirol taldeek giza katea osatuko dute monolitoaren  azken zatia eskuz esku pasatu eta bere lekuan jartzeko.


Aitatu herriko ikastetxeetako gazteek odol-ematearen inguruan sortutako margoen erakusketa  ere izango dela Gernikako Arbola plazan. Belaunaldi berrien artean odol-ematearen  garrantzia ezagutzerazteko  8 eta 17 urte arteko eskola umeengana jo du elkarteak eta bertotik sortu da erakusketa. Elorrioko ikastetxe guztietan eskainitako hiztaldiekin ere oso pozik agertu dira: “Mediku batek emandako hitzaldiek oso harrera ona izan dute gaztetxoen artean. Ezagutzen ez zuten gaia izan da eta galdera ugari egin dizkigute”, dio  Bolinagak.

Egitarauari bazkariarekin emango die amaiera; aitatu, baina, arratsaldea orkesta batek girotuko duela.

Hileko lehen eguaztenetan

Elorriarrek ondotxo ezagutzen dute hileko lehen eguaztenetan hitzordua jarrita dutela Buskantz elkartean, odola emateko 16:30etik aurrera. 323 bazkide dituen elkarteak azken  24 urteotan dihardu bertan lanean. Orain 40 urte Elizburu kaleko Gizarte-laguntzan ekin zien bideari eta hamarkada honeetan beste leku batzuk ere ezagutu dituzte. Autobusean odola batzen ziren sasoiak atzean utzita, jubilatuen etxera lekualdatu ziren. San Juan kaleko Leku Berri elkartean eta abade-etxean ere jardun izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!