Egoera “konplikatua” bizi dutenei begira babespeko

Anboto 2007ko mai. 1a, 16:33

Hospital inguruan babespeko bederatzi apartamentu egin gura ditu Udalak, eta, horretarako diru-atala ere zehaztu izan dute aurtengo udal aurrekontuan. Egitasmo horrek 613.000 euro inguruko inbertsioa eskatzen du eta horri aurre egiteko aurrekontu aldarazpena egitea onartu dute azken udalbatzarrean. Geldikinetik 552.000 euro bideratuko dira horretara. Aho batez onartu du udalbatzarrak aurrekontu aldarazpen hori.

Hospital inguru horretan dauden etxebizitzen etxabeetan egokituko dira babespeko 9 apartamentuak — osotara 500 metro koadro dira— eta alokairuan jarri gura dira: “Eguneko Zentroa egin gura genuen bertan, hala ere, ezinezkoa zela esan ziguten. Izaera sozialeko zerbaitera bideratu beharra zegorn eta babespeko etxeok egitea erabaki genuen”, Agustin Asua herriko alkateak azaldu duenez.

Premiadunentzat bizilekua

Alkateak argitu duenez, oraindik ez dute erabaki, hala ere, nori zuzendutakoak izango diren etxebizitza horiek: “Zehazteko dago, baina, egoera konplikatua bizi eta premia duten pertsonei zuzendutakoak izango dira: pertsona oso nagusiak eta etxebizitzetan igogailurik ez dutenak, egoera konplikatua bizi duten emakumeak… Legegintzaldi berrian erabakiko dira horiek eta obraren epeak zehaztu ere bai”.

Izaera horretako antzerako etxebizitzarik izan da aurretik ere Elorrion: “Maisuen etxebizitzak zeritzenak. Alokairuan jarritakoak dira horiek. Bere sasoian jarri ziren alokairuan amaiera data gabe. Hospitaleko horietan epe bat jarri beharko litzakeela deritzot”, adierazi izan du Asuak. Aurrekontu aldarazpena eginda, orain, baldintza-orriak egin behar dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!