Joan zen ostiralean kultur etxe berriaren irekierarekin batera, Iturri Elkarguneko kideek prentsaurrekoan azaldu zutenez, “argi uzten dugu ez garela etxe horren parte izango Udalarekin akordio batera iritsi arte. Hau heldu bitartean, ez gara gauden lekuetatik mugituko”. Etxearen azpiegiturak ez direla taldeen beharretara egokitu kritikatu dute: “Arautegia taldeon beharrak ezagutu gabe eratu dute eta gaur eguneko errealitatean existitzen eta funtzionatzen duten taldeak kanpoan utzita inauguratu dute etxea”. Elorrioko alkateak adierazi duenez, “udaletxeak kultur etxearen kudeaketan bere baldintzak jarri behar ditu, baina taldeekin hitz egiteko prest gaude.”