Jai giroak beteko du Erreka kalea asteburuan

Anboto 2007ko api. 12a, 09:53
Musika eskaintza zabala ekarriko dute, asteburuan, Erreka kaleko jaiek. Sugoi eta Kilkerrak taldeek eskainiko dute gaur kontzertua, Gernikako Arbola plazan, 22:30ean; Ateneoak, berriz, Dj Marek 131ren (Berlin) musika hartuko du.

Hala ete, ekitaldi gehienak bihar batuko dira. Freestyle ikuskizuna hasiko da 18:30ean, plazan, eta, 20:00etan, berriz, triki poteoa. Gauak, bestalde, denetariko musika zabalduko du. Plazan Kaixo taldearekin erromeria eta Gaztetxean Midnigth Murders, Halbstarke eta Ihesbide taldeen kontzertua hasiko dira, 22:30ean. Ateneoak, berriz, Groove Elektronikoaren Gaua hartuko du gauerdian. Dj Misterrek (Durango) eta Dj Lolasek (Legazpi) jardungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!