Hiri-ordenaziorako plana eta Iturriko araudia onartu dituzte

Anboto 2007ko mar. 30a, 17:52
Gaur goizean egindako osoko bilkuran Hiri-ordenaziorako Plan Orokorra behin-behinean onartu du Udalak. Plan orokorrari egindako alegazioak berriz, ez onartzea erabaki dute.
Gaur goizean egindako osoko bilkuran Hiri-ordenaziorako Plan Orokorra behin-behinean onartu du Udalak. Plan orokorrari egindako alegazioak berriz, ez onartzea erabaki dute.

Udal-plangintzako aholku-batzordearen erreglamenduari ere behin betiko baiezkoa eman diote eta tartekatutako alegazioak atzera bota dituzte. Elorrioko Auzo Koordinakundeak Hirigintza Antolamendu Orokorraren planarekin aurrera ez jarraitzea eskatu du. Alternatiba aurkeztu dute:“hirigintza aholku batzordea berriz eratzea, baina oinarrizko ereduak jarraituz eta legeak agintzen duen bezala. herritarren parte-hartzea sustatuz”.

Iturri kultur etxerako barne araudia ere eztabaidatu dute udalbatzarrean. Udalak behin-behinean onartu du kultur etxe berriaren arautegia. Gaztetxeko kide batek udalbatzari zuzenduz adierazi duenez “ Udalaren jarrera lotsagarria da, arautegi hau inposaketa bat delako eta ez duelako gure hitza kontutan eduki. Gaineratu duenez, “gaztetxea defendatuko dugu inposaketa guztien gainetik”.





ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!