AHTaren eraginak azaltzeko batzarra eratu dute

Anboto 2007ko mar. 29a, 13:05

Abiadura Handiko Trenak (AHT) Elorrion izango duen eraginaren gaineko azalpenak emango ditu Elorrioko AHT Gelditu Elkarlanak, zapatuan, Arriola antzokian 11:00etan.

Abiadura Handiko Trenak (AHT) Elorrion izango duen eraginaren gaineko azalpenak emango ditu Elorrioko AHT Gelditu Elkarlanak, zapatuan, Arriola antzokian 11:00etan.

AHTarekin zer gertatzen den, nondik igaroko den, abeltzaintza eta nekazaritzarekin edota Udalaitzekin zer gertatuko den azalduko dute, jakitera eman dutenez. Instituzioen aldetik dagoen “isiltasuna” salatu dute eta “informazioa beharrean propaganda” zabaltzea. Informazioa batu dutela eta hori zabalduko dela diote, “berandu izan aurretik egitasmoa gelditzeko”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!