Urak hartzeko arriskua dela-eta azterketa hidraulikoa eskatu dute

Anboto 2007ko mar. 22a, 10:41
Urak hartzeko arriskua jaisteko eta egoera hobetzeko lur urbano eta urbanizagarri moduan kalifikatutako lursailei begira azterketa hidraulikoa eskatu du Udalak, Zumelegi ibairen eta Toloto, Mendraka eta Erreka-Zabaleta erreken ibilguekin lotuta.

Agustin Asua alkatearen berbetan, “Jaurlaritzako Ur Zuzendaritzakoek esan digute 10 urtera begira urak hartzeko arriskua duten eremuak badaudela; eta, irtenbideak topatu ezean hor ezingo litzakeela eraiki”. Arrisku handiena Ibarra eta Montorra inguruan ei dago.

Hiri-Ordenaziorako Plangintzan eragin dezake horrek, hil honetako udalbatzarrean onartu gura dena eta ordurako gertu izan gura dute. Azterketa hori egiteko 18.734 euro erabili dituzte udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!