100 urte bizkarrean

Anboto 2007ko mar. 19a, 13:46

Maria Bilbao Lejarzak 100 urte bete berri ditu eta horrekin bat eginda omenaldia egin dio Udalak.

Maria Bilbao Lejarzak 100 urte bete berri ditu eta horrekin bat eginda omenaldia egin dio Udalak.

elorrioehunurte.jpgMartxoaren 17an bete zuen mendea Bilbaok eta Elorrioko zahar-etxean bizi da 2003tik. Hantxe egin zioten omenaldia. Hiriko zilarrezko pin-a eta lore-sorta eman zizkion alkate Agustin Asuak; era berean, egoitzako arduradunek egun berezia antolatu zuten urteguna zela-eta. Zornotzan jaio zen Maria Bilbao 1907an, baina, gero senitartekoekin Elorrion bizi izan da urteetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!