Lapiko-jotzeak eta informazio-mahaiak

Anboto 2007ko mar. 15a, 15:41

Pulla-Azkarretako hirigintza plana aurrera ateratzeko beharrezko aldaketa onartzearekin batera, Torrekua baserriak zeukan babesa ere indargabetu du Udalak; arau subsidiarioen 24. artikulua aldatzea onartzean egin zen hori, “Spri-lurrekoei bertan industrialdea eraikitzeko bidea libre utziz”. Horrela eman dute jakitera Elorrioko Auzo Koordinadorakoek.

Arau aldaketa horren aurka jarraituko dutela gogoraraztearekin batera, astebururako deitutako ekitaldien berri ere eman dute.

Gaur hasi eta domekara arte, Elorrioko plazan izango dira  alegazio berriak ikusi eta sinatzeko aukera emanez, azaldu dutenez. Horrez gainera, zapatuan, 13:00etan eta 18:00etan egingo dituen lapiko-jotzeetan ere parte hartzera deitu dute. “Aholku batzordean onartu ez gaituen arren, informazioa kaleratzeko gai gara. Herriak biztanleen eskubideekin zelan jokatu den jakin behar du; eta, udal aginte taldea aldatu arren, geure iritziz bidezkoak diren salaketak eroango ditugu aurrera”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!