III. Aukera Azoka ospatuko dute asteburuan

Anboto 2007ko mar. 8a, 10:34

Elorrioko Merkatari Elkarteak (EME) eratuta, III. Aukera Azoka asteburu honetantxe hartuko du Elorrioko Kiroldegiko frontoiak. Aurreko urteetako bideari eutsiz, denetariko produktuak batuko dituzte herriko 13 merkatarik gertatutako erakustokiek: arropak, oinetakoak, jatekoa, ile-apaindegietako gaiak…

Gaur zabaldu ditu ateak azokak, 10:00etan, eta 14:00ak arte bisita egiteko aukera izango da; baita16:30etik 20:00etara ere. Hala ere, bihar ere izango da aukerarik.

Arrakastarekin “oso pozik”

Aukera Azokak izan ohi duen arrakastarekin “oso pozik” daude merkatariak; izan ere, bertako zein herritik kanpoko bisitari asko izaten dute. Diotenez, “txolloren bat” lortzeko aukera ere egon badago. Beherapenetan baino prezio bajuxeagoan jartzen dituzte produktuak; saldu egiten dela aitortu dute. Sasoiko arropak ateratzean, saldu ez den gordetako jeneroa ateratzeko aukera oso ona dira halako azokak, eta salmentekin pozik dagoz merkatariak.

Bestalde, EMEkoek gogoratu dute merkataritza, eta batez ere merkatari txikiarekin lotutakoa, bultzatzeko “garrantzitsuak” direla halako aukera azokak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!