Bateko eta bestekoen esanak ekarri ditu azken udalbatzarreko tirabirak

Anboto 2007ko mar. 6a, 10:28

Pulla-Azkarretako hirigintza planaren aldaketarako azken udalbatzarrean gertatutakoak bateko eta bestekoen esanak ekarri ditu. Udalak “gogor gaitzetsi” ditu gertatutakoak, “PSE-EEko zinegotzia fisikoki erasotu zuten eta udalbatzarreko beste kide batzuk ahoz”. Elorrioko Auzokide Elkarteen Koordinakundekoen berbetan, berriz, “PSE-EEko zinegotziaren protagonismo grina dela-eta jaurtitako komentario eta irainen eraginez gertaerak pilatu ziren giro gorituan amaituz, zinegotzi eta publikoaren elkarrenganako eraso eta mehatxuekin”. Gaineratu dutenez, ez zuten zinegotziarekiko erasorik ikusi, “bai, ostera, berak aretoko bati emandako bultzakada”.

Ohar baten, “edozein planteamendu defendatzeko biolentziaren erabilera eragin edo ikaran oinarritutako adierazpen guztienganako gaitzespena” agertu du Udalak; eta udal egitasmoekiko desadostasuna agertzeko bide juridiko zein sozialak daudela gogoratu. Korporazio kideak herritargoak “demokratikoki” aukeratuak direla diote: “Politikak herritargoaren interes orokorrak zaintzea esan gura du, horrek gizartearen zati bat ez poztea eragin arren”. Hirigintza planaren proposamenarekin ados ez dauden herritar eta kolektiboen “oposizio baketsuarekiko” errespetua agertu dute, azkenik.

Jarrera agertu guran

Koordinakundekoek, ohar baten gogorarazi dutenez, Pulla-Azkarretako hirigintza planaren aldaketa eta Ibarguen Dorretxearen deskatalogazioa onartu zen, “industrigunea eraikitzeko atea zabalduko duen tramitazioa hasiz”. Ildo horretan, diotenez, ingurumenarekiko eraginaren agiria “okerra” dela eta gaia Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren barruan eztabaidatu behar dela azaldu gura zuten, “lursailaren hedadura eta joango diren industria jarduera berriengatik”. Ibarguen dorretxearen deskatalogazioak, berriz, “udal eskumenen gainetiko prozedura” jarraitu beharko lukeela deritze, eta nabarmendu dute herritarren parte-hartzea ez dela bermatu.
Gaineratu dutenez, “Ezker Abertzalearen ezelako deialdirekin erlazio zuzenik ez zegoen. Elorrioko gazteak ziren, Gobernu Taldearen elkarrizketa falta orokorraren kontra protestatzen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!