Neska-mutiko errusiarrak etxeetan hartzeko deia

Anboto 2007ko ots. 22a, 10:58

Kandalaksha, Karelia eta Murmansk (Kola penintsula) edo Nizhnevartovsk (mendebaldeko Siberia): Errusiako alde behartsuenetarikoak dira horIek, bertoko muturreko klimaren eta kutsadura handiaren eraginez. Bertako umeak uda sasoia igarotzera Elorriora datozela, urteak dira. Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) 2000.ean jarri zuen martxan Errusiako umezurztegietako eta baliabide gutxiko familietako seme-alabentzako harrera egitasmoa. Harrezkero, ehunka gaztetxo etorri izan dira gure eskualdera. Euskal Herriko bizi-baldintzek eta klimak euren osasun-zailak nasaitzen laguntzen die.

Banan-banako harrera eta afektua ematea da ekimen horren oinarrizko helburua, Kainaberakoek azaldu dutenez: “Baita famili-bizitzan esperientzia, janari osasuntsua eta orekatua eskaintzea ere; eguzki eta itsaso-bainuak eta bizitza aire librean”. Gabonetako eta udako oporraldiekin egiten dute bat neskato-mutiko errusiarron egonaldiek, eta, diotenez, “udan zein neguan egin diren kanpainetan, orain arte parte hartu duten familien gehiengoak esperientziarekiko satisfazioa adierazi du eta, urtez urte, umeak hartzen dituzte”.

“Ahalegin txiki bat”

Kainaberakoek gaineratu dutenez, “famili-lana goratzen dute umeekin datozen begiraleek, eta, urtero beste ahalegin txiki bat eskatzen digute laguntza hau behar duten ume guztiei harrera egiteko; izan ere, asko dira behar hori dituztenak”.
Udako kanpaina be gainean daukagula-eta, Kainaberak deialdi zabala luzatu gura du harrera-famili berriak inplikatzeko. Jakitera eman dutenez, hil honen amaierarako, batzar informatiboa egin gura dute. Informazio gehiago jakin gura izanez gero: 656 748 506.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!