Lau urte dira Elorriok Augsburgogaz ikasle-trukea egiten duela; Oportotik, berriz, lehenengoz etorri dira, aurten, jakitera eman dutenez. Elorrioko Institutuak ikasle-trukearen aldeko “apustua” egin duela lau-bost urte dira Etxaburuk azaldu duenez: “Ikasketa bidaia baino erakargarriago eta aberasgarriagoa delakoan gaude. Publizitatea jorratzen jarraitzen dugu egitasmo honetan, oraingoan ipuinak hartuz aitzaki moduan”. Elorrioko Institutuko ikasleak datorren martxoan joango dira Augsburgo eta Portugalera.
Ingurua erakutsiz
Aste osoa egingo dute Elorrion ikasleok eta asteburuan joango dira. Elorrio ez eze, Bilbo (Guggenheim edo Alde Zaharra), Gernika, Mundaka, Elantxobe, Gaztelugatxe… ezagutzeko aukera izango dute. “Euskal Herria erakusteko aukera ematen digu, zelakoak garen erakusteko aukera…”, dio institutuko zuzendariak.
Astelehenean, udaletxean egin zieten harrera Elorriora bisitan etorritako ikasleoi.