Hiri-ordenazioko planari “ehundaka” alegazio

Anboto 2007ko ots. 15a, 12:45

Hiri-Ordenazioko Plan Orokorrari alegazioa aurkezteko Elorrioko Auzokide Elkarteen Koordinakundeak egindako deiari “200 lagun baino gehiagok” erantzun die, jakin eragin dutenez; eta, “beste hainbatek informazio bila” jo dute, “Udalak aukera hori bideratzen jarraitzen ez duelako”. Horrek, Hiri-Ordenazioko Plana onartu aurretik, Udala “gogoeta egitera” eroan behar lukeela deritze.

Martitzenean egin zuten alegazio sinadura ekitaldia Euskadiko Kutxaren aretoan.
Plan Orokorraren “hasierako onarpenean jarraitutako prozeduraren kontra” egin dute alegazio sinadura. Beste idatzi baten bitartez, jende aurreko erakusketa eta alegazioetarako — gaur da azken eguna— epeak zabaltzea ere eskatuko dute, “herritargoaren parte-hartzea bermatzeko”.

Landutako alegazioak arrazoitzen du herritargoaren parte-hartzea “urratu” dela, “arau subsidiarioen aurretiazko lanak Hiri-Ordenazioko Plan Orokor bihurtzen” saiatu direla eta “interes orokorreko gaietan kontsultarik egin” ez dela. Prozedura guztiaren “baliogabetasuna” ere eskatzen dute, “Herriaren Plangintza Orokorraren Aholku Batzordearen sorrera errekurrituta” dagoelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!