Gazteei begirako ekintza plana osotu gura dute

Anboto 2007ko ots. 5a, 15:46

Gazteriaren egoerari eta jarraitutako politikei buruzko —bereziki, gazteriarekin lotutako ekintza-lerro nagusiei buruz— hausnarketa epearen goren-maila dena onartu barri du udalbatzarrak:{i}Gazte Plana II{/i} Jaurlaritzak bultzatutako egitasmoa da, foru aldundien babesarekin, eta bost alor nagusi batzen ditu: lana eta lan-munduratzea, enplegurako formazioa eta hezkuntza, etxebizitza, osasuna eta gizarte ekintza, eta, gazteen aisialdi eta kultura.

Gazteriaren egoerari eta jarraitutako politikei buruzko —bereziki, gazteriarekin lotutako ekintza-lerro nagusiei buruz— hausnarketa epearen goren-maila dena onartu barri du udalbatzarrak: Gazte Plana II Jaurlaritzak bultzatutako egitasmoa da, foru aldundien babesarekin, eta bost alor nagusi batzen ditu: lana eta lan-munduratzea, enplegurako formazioa eta hezkuntza, etxebizitza, osasuna eta gizarte ekintza, eta, gazteen aisialdi eta kultura.

Finean, helburu-deklarazioa da eta horiek lortzeko lan-metodoa. Izan ere, ekintza-egitasmoetan oinarritu behar da: gazteengana modu eraginkorrean heltzen direnak izango dira; eta maiztasun batekin definitu, ebaluatu eta aztertzekoak.

Azaldu dutenez, gazteria “ondo definitutako etapa” da, “entitate propio eta bereiztua” daukana. “Gorabehera eta behar soziokultural zehatzak ditu; beraz, politika zehatzen beharra dago”.
Gazte Planak aurreikusi dituen ekintzak hainbat dira: lan-munduratzea bideratu eta enplegu kalitatea hobetu; lan bila diharduenentzako leihatila bakarra sortu, zerbitzu orientatzailea ez eze; eta gazte enplegua gehitu. Alokairua sustatuz etxebizitza lortzeko aukerak erraztea, babesekoen gaineko informazioa zabaltzea, asoziazionismoa eta euskararen erabilera bultzatzea…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!