Elorrioko talde federatuek kiroldegia doan erabili ahal izango dute

Anboto 2007ko ots. 2a, 13:04

Elorrioko talde federatuek doan erabiliko dute kiroldegia. gastu osoen kargu Udala egingo da. Adostasun horretara iritsi dira aste honetan izandako batzarrean.

Elorrioko talde federatuek doan erabiliko dute kiroldegia. gastu osoen kargu Udala egingo da. Adostasun horretara iritsi dira aste honetan izandako batzarrean.

Azkenean, ez da da protestarik egin beharrik izan. Joan zen astean aurreratu genuen, kiroldegia erabiltzen zuten talde federatuek udaletxe aurreko plazan protesta ekitaldia egingo zutela domekan, kiroldegia erabiltzeagatik ordaindu egin behar zutelako, eta egoera hori injustutzat jotzen zutelako. Bariku goizean, ordea, Udaletik deitu zieten, alkateak astelehenean hartuko zituela esanez, egoerari buruz hitz egiteko. Ondorioz, domekako ekitaldia bertan behera uztea, edo gutxienik atzeratzea, erabaki zuten.

Astelehen eguerdiko batzarrera areto futbol taldeko eta eskubaloi taldeko ordezkari bana joan ziren. Alkateak banan-banan hitz egin zuen biekin. Hasieran, Udala gastuen %75 ordaintzeko prest zegoela jakinarazi zien, baina ordezkariek kuota osoa ordaintzea nahi zuten. Goizeko batzarra puntu horretan amaitu zen.

Arratsaldean, kiroldegira joan zirenean, hango arduradunak jakinarazi zien Udala %100, hau da, gastu osoa ordaintzeko prest agertu zela.

Beraz, azkenean, Elorrioko kiroldegia erabiltzen duten lau talde federatuek (areto-futboleko bi eta eskubaloiko bi) ez dute ezer ordaindu beharko eta Udala egingo da gastu osoaren kargu. Taldeko ordezkariak pozik agertu dira arazoari eman zaion irtenbidearekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!