Emakume eta gizonen arteko berdintasun lortu guran

Anboto 2007ko urt. 30a, 14:43

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea. Helburu horrexekin jarraitzen du onartu berri duten Ekintza Positiboaren II. Udal Plangintzak. Emakumearen jabekuntza eta euren baldintzak hobetzea, hezkidetza, berdintasunaren alorrean formazioa edota emakumeekiko biolentziari arreta berezia jartzea. Gai horrexek landu ditu Ekintza Positiboaren I. Udal Plangintza.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea. Helburu horrexekin jarraitzen du onartu berri duten Ekintza Positiboaren II. Udal Plangintzak. Emakumearen jabekuntza eta euren baldintzak hobetzea, hezkidetza, berdintasunaren alorrean formazioa edota emakumeekiko biolentziari arreta berezia jartzea. Gai horrexek landu ditu Ekintza Positiboaren I. Udal Plangintza, eta orduan hasita lan horrekin jarraituko du onartu den II. Plangintzak, 2007an hasi eta 2009ra bitartean.

Era berean, gizonezkoak elkar-erantzukizunaren gestioan parte hartzera sustatzen jarraituko dute, edo menpeko pertsonen zaintzan ere. Sortutako espazioak gizonezko zein emakumezkoen beharrak erantzun ditzaten lortzeko.

Lau alor nagusi batzen ditu plangintzak: generoaren mainstreaming-a, emakumeen jabekuntza eta parte hartze sozio-politikoa, elkar-erantzukizuna eta elkar aditzea, eta emakumeekiko biolentzia. Horretarako ekintza alorrak ere zehaztu dituzte: tokiko administrazioa, kultura eta kirola, hezkuntza, enplegua, gizarte inklusioa eta hirigintza eta ingurumena. Udaleko arlo eta eragile erantzule desberdinek garatuko dituzte zehaztutako helburu eta lan ildoak.

Plangintza "zabala" eta "malgua" da azaldu dutenez, hori ezartzeko prozeduran zehar izan daitezken aldaketei zabalik. Era parte hartzailean egituratu da eta erreferentzi lez aurretiazko diagnosia eta Udalaren eta tokiko erakundeen parte hartzea izan du, nabarmendu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!