Hiri-ordenazioko Plan Orokorrari errekurtsoak aurkeztu dizkie

Anboto 2007ko urt. 25a, 14:47

Auzo elkarte, kultur zein bestelako kolektiboek Hiri-ordenazioko Plan Orokorrarekin lotuta jarraitutako prozedurari errekurtsoak aurkeztu dizkie. Horrela jakin eragin du Elorrioko Biztanleen Mugimenduak.

Auzo elkarte, kultur zein bestelako kolektiboek Hiri-ordenazioko Plan Orokorrarekin lotuta jarraitutako prozedurari errekurtsoak aurkeztu dizkie. Horrela jakin eragin du Elorrioko Biztanleen Mugimenduak.

Abenduaren 22an egin zen horren hasierako onarpena, eta, otsailaren 6ra arte idazle taldearekin kontsultatu daiteke.

Elorrioko Biztanleen Mugimenduak "oso larria" deritzo akordioaren edukiaz herritarrak "guztiz desinformatuta" egoteari: "Are larriago herriaren plan orokorraren aholku batzordean parte hartzeko ezelako aukerarik ez izateari". Gaineratu dutenez, Plangintza Orokorraren aholku batzordea sortzera behartuta dago Udala, indarrean den Lurzoruaren Legearen arabera: "Batzordeko parte izateko zein iritzia emateko aukeraren berri eman behar zaie auzo elkarteei. Udalak ez du holakorik egin".

Biztanleen mugimenduak ulergaitza deritzo EAJ-EAren plana eta aholku batzordea onartzeko "presari"; zergatik ez den herritargoaren parte-hartzearekin egiten ere galdetzen dute: "Ezezagunak ditugun interes ilunak eta dagoz?".

EB-Berdeak taldeak ere prozeduraren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Diotenez, plana ez da Lurzoruaren Legeak dinon lez onartu: "Oso larria da herritarrei informaziorik ez ematea eta parte hartzeko aukerarik ez izatea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!