Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa

Anboto 2007ko urt. 17a, 11:10

Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa agertu dute zerbitzu arloko 35 establezimenduk, euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartuz. Martitzenean egin dute {i}Geurien{/i} euskara hitzarmenaren sinadura publikoa. Aurretik, herriko 38 elkartek (2001), 64 dendek (2002) eta 38 ostalaritza zerbitzuk (2004) ere sinatu izan dute.

Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa agertu dute zerbitzu arloko 35 establezimenduk, euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartuz. Martitzenean egin dute Geurien euskara hitzarmenaren sinadura publikoa. Aurretik, herriko 38 elkartek (2001), 64 dendek (2002) eta 38 ostalaritza zerbitzuk (2004) ere sinatu izan dute.

Geurien, Elorrioko arlo soziala eta Udalak euskararen erabilera bultzatu eta indartzeko borondatez adostutako euskara hitzarmena da. Besteak beste, Udalak itzulpen zerbitzua eskaintzeko konpromisoa eta ageriko elementuak euskaraz jarrita agertzeko beharrezko bitartekoak eskaintzekoa hartu izan du; euskaraz ikasteko eta euskaraz emandako formazioa eskaintzekoa ere.

Aurretik, beste arlo batzuetan jarraitutako bideari eutsiz, orain Geurien zerbitzugintza ere bada martxan, herriko hainbat zerbitzu emailek eta Udalak sinatutako akordioa: eguneroko bizitzan, zerbitzu emaileek elorriarrekin hartu-eman zuzena dutelako bultzatu da euskararen erabilera sustatzeko konpromiso hori, eta “zerbitzu emaileek ere borondatea agertu dutelako, euren zerbitzua euskaraz ere eskaini ahal izateko”, azaldu dute udal arduradunek. Euskararen erabilera eta ezagutzaren artean “alde handia” gogoratu dutenez: elorriarren %69a euskaraz berba egiteko gai den arren, %39ak erabiltzen du.
Hitzarmenaren bitartez, establezimendu bakoitzaren egoeraren azterketa egin ondoren, epe jakin baterako helburuak adostu eta bitartekoak jarriko dira helburuok lortzeko, azaldu dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!