Labakua alboko plaza atontzeko 635.000 euro

Anboto 2006ko aza. 30a, 13:46

Urarka, Ibarra, Labakua eta Esteibarlanda kaleak batzen dituen plaza atontzeko lanetaz Greyhount enpresa arduratuko. Urte hasikeran hasi gura dituen lanek 635.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dute, 5.000 metro koadroan eraginez. Zortzi hilean izango dira prest.

Plaza atonduko dute, berdeguneak egokituz; eta umeentzat eremua ere. Euri-urari begira kanalizazio ere egingo da, saneamendu sare berria jartzeaz gain. Dena dela, Toloto errekan ez dute eragingo lanek; izan ere, aurretik aurreikusita dago horren desbideratzea. Labakua aldean, aparkalekua egingo da, plaza berriaren inguruan ere izango den arren ibilgailuentzat lekua.
Urte eta erdi inguru da auzokoek plaza konpontzea eskatu diela Udalari, “nahiko eskas” zegoelako. Aitatu, bertako lonjetarako sarrerak bermatzea adostu izan dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!