Eztabaida herritarren parte-hartzea dela-eta

Anboto 2006ko abe. 6a, 18:50

Herriaren plangintza orokorraren aholku batzordea sortzea eta horrekin lotutako araudia onartu du udalbatzarrak. Agustin Asua alkatearen berbetan, “plangintza orokorra aurreratuta izanik”, loteslea ez den batzorde hori “premiazkoa” da, herritarren parte-hartzea ere bideratzeko.

Herriaren plangintza orokorraren aholku batzordea sortzea eta horrekin lotutako araudia onartu du udalbatzarrak. Agustin Asua alkatearen berbetan, “plangintza orokorra aurreratuta izanik”, loteslea ez den batzorde hori “premiazkoa” da, herritarren parte-hartzea ere bideratzeko.

EB-Berdeakek egin du kontra, eta PP abstenitu egin da, ez dela eztabaidatu eta: “Presak ez ditugu ulertzen. Prozedurarekin ez gatoz bat, hemen, plangintza orokorrerako kontsentsua baliogabekoa da-eta”. EB-Berdeak ere batzordea sortzearekin ados dago, Lurzoruaren Legeak agintzen duen lez eta herritarren parte-hartzea bermatuz, baina “informazio eza” eta kideak zehaztu ez direla arrazoituz, eztabaida eskatu du. Jakin beharrekoa deritzo PSE-EEk batzordearen derrigorrari; parte-hartzea bideratzeaz gainera, hirigintzarekin ez eze, hainbat gairekin lotutakoa dela diote. EAJk, berriz, plangintza orokorrarekin hiru urte daramatela gogoratu du. Alkateak ere parte-hartzearekin lotutako “etxeko lanak” eginda daudela dio.

Mahai Sozialak (EHNE, ELA, LAB, EME, Iturri Elkargunea, EB-Berdeak, Batasuna, San Anton Bizirik, Elorrixa eta AHTaren Aurkako Asanblada), berriz, “aberrazioa” deritzo horri. San Antongo industri egitasmoarekin lotuta sortu arren, herriari begira, “parte-hartzea bideratzeko dihardute lanean”, diotenez: “EAJk ere parte hartu izan du bere industria asmoei eutsi eta irten zuen arte. Alkatea ere gonbidatu izan dugu, bere parte-hartzea baliogabekoa izan arren. Planemendua oso garrantzitsua da etorkizunari begira, eta bere sasoian egindako proposamenak (etxebizitza, industria eta bestelako erabilerei lotuta) aztertzeko konpromisoa hartu arren, ez dute bete”.

Batzordea eta Mahai Soziala bereiztutako gauza bi direla diote. Mahai Soziala 14an batzartuko da berriz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!