EAJk Ana Otadui aukeratu du alkate-gai 2007rako

Anboto 2006ko abe. 5a, 18:16

EAJk aurkeztu du zerrenda-buru berria 2007an izango diren udal hauteskundeei begira: Ana Otadui Biteri izango da alkate-gai. Horrela jakin eragin dute Elorrioko EAJko Uri Batzarretik.

EAJk aurkeztu du zerrenda-buru berria 2007an izango diren udal hauteskundeei begira: Ana Otadui Biteri izango da alkate-gai. Horrela jakin eragin dute Elorrioko EAJko Uri Batzarretik.

Zuzenbidean lizentziatua da Otadui eta Administrazio Publikoan egiten du lan, jakitera eman dutenez. Nabarmendu dutenez, bateraturiko aukera izan da alkate-gaiarena eta asanbladan parte hartu zuten afiliatu guztiek aho batez onartu zuten aukera.

Buelta bi izango dira Elorrioko EAJko barne hauteskundeen prozeduran. Lehenengoan zerrenda-burua proposatu dute, eta, bigarren batean, berriz,  zehaztuko dute Otaduik nortzuk izango dituen kide datozen udal hauteskundeei begira.

“Profil egokia”

EAJko Uri Batzarrak zerrenda-buru izateko “profil egokia” zehaztea izan du lehenengo helburua, eta, bigarren maila batean, horrekin batera joango den “lan talde sendoa” eratzea, ohar baten bitartez azaldu duten moduan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!