Ur edangarriaren tokiko sarearen ituna adostu dute

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:24

Ur edangarriaren tokiko sarea konpondu eta kudeatzeko akordioa adostu dute Udalak eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak; 10 urterako akordioa, bost urtera luzagarria. Birjarpen-egitasmoa egingo du Udalsareak (partzuergoarekin itunduta dago), 2. mailako sarearekin lotuta; Udalak hor esandakoa betetzeko konpromisoa hartu du, urtero udal aurrekontuan atal bat gordez.

Agustin Asua alkatearen berbetan, itunak urtero 120.200 euro bideratzea batzen du: “Hala ere, erdiari partzuergoak egingo dio aurre. Gainera, orain arte ere, 60.100 bat euro gorde izan dira; beraz, parra geratzen gara. Uraren %40 galdu ohi da, edo ez da kontrolatzen. Eta hori kontrolatu behar da”. Bestalde, Garratzetik (Miota) Argiñetarako ur-hodi berria (2,5 kilometro) enkante publikoan jarri dutela gogoratu du. Partzuergoak bere gain hartu duen obrak 600.000 eurotik gorako inbertsioa eskatuko du, eta laster hasiko ei dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!