Elkartasun jaialdiak Arriola bete egingo du berriro ere

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:45

Arriola beteko du oraingoan ere Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) eratutako Elkartasun Jaialdiak. Hitzordua domekan jarri dute, 12:00etan. Herriko 12 talde inguruk parte hartuko dute, oholtza gainera 300 bat lagun igoko direlarik. Dantza, musika eta kantua uztartuz, elkartasunerako ikuskizuna eskainiko da

Arriola beteko du oraingoan ere Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) eratutako Elkartasun Jaialdiak. Hitzordua domekan jarri dute, 12:00etan. Herriko 12 talde inguruk parte hartuko dute, oholtza gainera 300 bat lagun igoko direlarik. Dantza, musika eta kantua uztartuz, elkartasunerako ikuskizuna eskainiko da.

Sarrera norberaren borondatearen esku utziko dute, eta batutako dirua Nikaraguara bideratuko da. Kainaberako kide baten eskutik, udan han garatutako osasun programak laguntzeko.
Harrerarekin pozik dagoz antolatzaileak: “Helburu ekonomikoa bestekoa edo garrantzitsuagoa da kontzientzia sortzea, eta, elorriarrak hori barneratuta dutela deritzogu. Ohitura bihurtu da parte hartzea, urtean zehar prestatutako ekintzen erakusleiho ere bihurtuz”. Iaz, 1.000 bat euro batu ziren, eta Kainaberak Kolonbian bultzatutako jantokiak laguntzeko erabili zuten. Jaialdiak emandako fruituekin “pozik” dagoz.

Boliviarako laguntza


Bestalde, gabonei begira, janaria, eskola materiala, jostailuak, garbitasunerako produktuak… batzeko kanpaina ere martxan jarriko du abenduaren 19an Kainaberak. Hilaren 30era arte luzatuko den kanpainan batutakoa Boliviara bideratuko dute. Hainbat urte dira ekimena martxan jarri zela, eta parte hartzera deitu dute. Berrio-Otxoa kaleko egoitzan utzi daitezke, 10:00etatik 13:00etara, eta, 17:00etatik 20:00etara. Arroparik ez da batuko oraingoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!