Hirigintza planaren lehenengo fasea onartu da, Ezker Batua eta biztanle mugimenduaren oposizioarekin

Anboto 2006ko abe. 22a, 08:00

EAJ, PSE eta Agustín Asua alkatea babesten duten zinegotzien botoari esker, Elorrioko hirigintza egitasmoaren lehenengo zatia onartu du udalbatzak. Puntu bakarra bozkatzeko deituak ziren zinegotziak ez ohiko deialdi honetara eta hitzordura huts egin duten bakarrak alderdi sozialistako bi ordezkariak izan dira. Muñoz zinegotziak izenpetutako idatzi baten bitartez proiektuaren aldeko apostua eskaini du PSOE-k.

EAJ, PSE eta Agustín Asua alkatea babesten duten zinegotzien botoari esker, Elorrioko hirigintza egitasmoaren lehenengo zatia onartu du udalbatzak. Puntu bakarra bozkatzeko deituak ziren zinegotziak ez ohiko deialdi honetara eta hitzordura huts egin duten bakarrak alderdi sozialistako bi ordezkariak izan dira. Muñoz zinegotziak izenpetutako idatzi baten bitartez proiektuaren aldeko apostua eskaini du PSOE-k.

Alkatearen esanetan, plan honen helburuetako bat Elorrio herriak biztanlego aldetik duen hazkunde negatiboa ekiditea da. “Gero eta biztanlego gutxiago du udalerriak eta horren errua etxebizitza nahikoa ez eraikitzea izan daiteke”, bere hitzetan. Bestalde, legengintzaldi honetako egitasmorik garrantzitsuenetzat jo du. "Industria gune garrantzitsua izango da, ezinbestekoa gure etorkizunarentzat; 1.000 lanpostu inguru sortuko ditu inbertsio honek”.

Ezker Batua eta Alderdi Popularra izan dira aurkako boza eman duten alderdiak. Azken honek industria-gune berri baten eraikitzearen aldeko apostua egiten du, baina ez dago ados “udaletxeak eztabaida gabe aukeratu duen kokagunearekin”. José Ferrerak EB-tuko ordezkariak, osoko bilkura bertan behera uzteko eskatu dio, izan ere oraindik egitasmoa hau eztabaida fasean egon beharko litzateke. Alkatearen ezezkoa jaso ondoren batzar horren eta prozesuaren aurkako helegitea aurkeztuko duela baieztatu du. Bere hitzetan “plan hau ez da herriak duen beharraren arabera egin. Aurkeztu den dokumentazioa osatugabea da eta azpikeriaz jokatu du gobernu taldeak; helburua hauteskundeak ospatu baino lehen onartzea da, baina gure helburua prozesua ahalik eta gehien atzeratzea izango da, azkenean bertan behera gelditu dadin”. Ferrerak espekulazio hitza ere aipatu du eta prozesuaren legalitatea kolokan jarri du behin baino gehiagotan.

Alderdi sozialistako bi zinegotziak ez dira bilkuran azaldu eta zentzu horretan honakoa esan du “batek daki zer dela eta ez diren hemen izan, baina garrantzitsuena zera da bere botua aldatu egin duela eta berak jakingo duela zergaitia. Hemen ordea ez dira izan argumentuak eskaintzeko”.

Elorrioko Biztanleen Mugimendua izan da aurka agertu den beste ahotsetako bat. Herenegun egindako prentsaurrekoan, beraien ustez Elorriorentzat eta auzokideentzat kaltegarria izango den hirigintza proiektua gaitzetsi dute. Gainera “prozesuari eman zaion arintasuna eta lehentasuna” susmagarritzat jo dute, eta “herriarentzat erabaki garrantzitsuak diren arren merezi duen eztabaidarik egin gabe” onartu dela salatu zuten. Udaletxeko gobernu taldeari “hitzegiteko gaitasun eza eta herritarren benetako beharrak eta eritziak ez entzutea” esan zioten eta PNV alderdiarentzat ere izan zen aipamenik: “erakutsi duen jokua, hasieran mahai sozialaren bultzatzaile izanik eta orain dalderantziz prozesu honen partaide-buru bihurtuz arbuiatzekoa da. Udal aretoan 15 lagun inguru bildu ziren eta bilkura bukatu ondoren zinegotzi batzuen aurkako ohiuak entzun ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!