VIII. Haur Literatur Aretoa zabalduko dute egunotan

Anboto 2006ko aza. 24a, 11:55

Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berbaro euskara elkarteak antolatuta, eta herriko ikastetxe guztien parte-hartzearekin, VIII. Haur Literatura Aretoa zabalduko dute egunotan Elorrion.

Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berbaro euskara elkarteak antolatuta, eta herriko ikastetxe guztien parte-hartzearekin, VIII. Haur Literatura Aretoa zabalduko dute egunotan Elorrion.

Azaroaren 28, 29, 30ean eta abenduaren 1 eta 4an, Haur eta Lehen Hezkuntzan (3-12 urte) irakurzaletasuna bultzatu gura dute, eta literatura lan gomendagarriak landu, ume eta gurasoen artean euskararen erabilera bultzatu eta gaztetxoak literaturaren mundura era aktiboan hurbiltzeko.
Adinaren arabera sailkatuta, ipuin kontalariak (Alaitz Muro eta Antton Kazabon), ipuin antzeztuak, Liburu Erraldoia, aurretiaz irakurri dituzten liburuen egileekin elkarrizketak (Txiliku eta J. C. Igarabide) eta erakusketa girotua batzen ditu, Euskal Liburu eta Disko Azokaren atarian egin ohi den ekimen horrek.

Erakusketa 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute Euskadiko Kutxaren Aretoan, liburuekin gozatu eta euskarazko lanen katalogoa lortzeko aukera eskainiz. Urrezko giltza berbaldia eskainiko du, 30ean, 18:30ean, Patxi Zubizarretak Euskadiko Kutxaren Aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!