Jazz eta Blues jaialdia

Anboto 2006ko aza. 16a, 15:07

Elorrioko 3 aretotan izango da azaroaren bigarren hamabostaldian, azaroaren 6an hasita, blues eta jazz doinu eta erritmoak gozatzeko aukera: Ateneoan, Portalekuan eta Parran izango diren zazpi kontzertutan, zazpi gautan.

Elorrioko 3 aretotan izango da azaroaren bigarren hamabostaldian, azaroaren 6an hasita, blues eta jazz doinu eta erritmoak gozatzeko aukera: Ateneoan, Portalekuan eta Parran izango diren zazpi kontzertutan, zazpi gautan.

Aurreko hamazazpi urteetako lan berean darraite Arriolako Jazz-Blues jaialdiaren antolatzaileek: Durangaldera, gure eskualdera jazzaren eta bluesaren piano, bateria, tronpeta, kitarra, baxu, saxo eta ahots desberdinen musikaren zale direnei aukera horixe helarazteko. Hain justu horixe esan digute antolatzaileek, hamazazpi urteeotan Arriolako jaialdi honetara hurbildu izan diren entzuleak blues musikaren zaleak izan direla sarritan, nahiko entzule talde zehatz eta fidela dutela.

Zaleek gainera, eta baita profesional eta hasi berriek ere, bluesaren teknikak ezagutzeko ikastaroa izango dute azaroaren 14, 15 eta 16ko iluntzeetan. Kitarra blues eran ikasteko Arriola Antzokian bertan.

Gauetan, blues eta jazz estiloen aniztasuna isladatzea da helburua, bluesa eta jazza jotzeko modu desberdinen agertokia izatea. Eta eskaintza zabal horixe lortzeko udan Getxo, Gasteiz eta Donostian arrakasta izan duten taldeak gerturatzen dizkigute eskualdera, hiriburuetakoen artean aukeraketa eginda. Horixe da esaterako, hamazazpigarren edizio honetan izango dugun talde alemaniarra: Getxoko uda honetako jaiadian irabazle suertatutakoa, Magnus Mehl Quintet izenekoa. Alemaniar hauen jazz indartsu eta freskoa Azaroaren 17an izango da Elorrion, Ateneoan zehazkiago esanda.

Egun bat lehenago, Azaroaren 16an, Euskal Herriko jazz klasikoaren eta flamenkoaren uztartzea eskainiko du Jerónimo Martín Trio hirukoteak. Carvin Jones kitarra jole handiaren eta Estatu Batuetako blues garaikidearen emanaldia, Travelling Brothers, Mikel Andueza Cuarteto, Papa George Band, eta Canal Blues etorriko dira ondoren.

Eta bitartean, hau da, azaroaren 16tik 26rako egunetan Jose Manuel Hornaren argazki lehiaketa ikusgai izango da Arriolan eta Parra tabernan. Eszenatoki handi eta club txikiak, argitasun eta iluntasunak, aurpegikera eta mugimenduak. Belarrietarako ezezik, begietarako ere jazzik badelako Arriolako Jazz-Blues jaialdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!