Etxean energia aurrezteko gomendioak

Anboto 2006ko aza. 16a, 15:31

Zelan aurreztu energia etxean izenburupean, informazio kanpaina eratu du Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), azaroaren 23rako, eguenerako. Udaletxeko arkupean izango dira Energiaren Euskal Erakundeko arduradunak, bertaratutako direnen artean 270 kontsumo txikiko bonbila banatuko dituzte eta beste horrenbeste aholku-liburua etxean energia aurrezteko gomendioekin.

Horrela eman dute jakitera udal ordezkariek. Hala ere, nortasun agiria aurkeztu ondoren emango dira bonbilak eta aholku-liburuxkak. Jakin eragin dutenez, gehienez bonbila bi jaso ahal izango ditu herritar bakoitzak; nortasun agiria aurkeztuta, beti ere.

Energiaren arrazoizko erabilera

Elorrion izango dira EEEko ordezkariak, 10:00etan hasi eta 13:00ak arte. Energiaren arrazoizko erabilera bultzatzeko helburua dauka ekimen horrek,eman dituen azalpenen arabera. Azken finean, kanpaina horren bitartez, energi iturri guztien erabilera arduratsua egiteko premiaz sentsibilizatu gura dute, energia baliabideak mugatuak dira-eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!