Elorrioko gazteendako xake torneoa antolatu du Zaldi Baltzak taldeak

Anboto 2006ko aza. 16a, 13:39

Zaldi Baltza xake taldeak Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du abenduaren 2an, Elorrioko Kirol Etxean. Adinaren arabera, hiru talde ezberdin egingo dituzte: benjaminak, kimuak eta haurrak.

Zaldi Baltza xake taldeak Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du abenduaren 2an, Elorrioko Kirol Etxean. Adinaren arabera, hiru talde ezberdin egingo dituzte: benjaminak, kimuak eta haurrak.

Izena azaroaren 24a baino lehenago eman behar da. Horretarako, bi modu daude: Zaldi Baltzak Kirol Etxean duen egoitzara joan edo zaldibaltza@gmail.com-era idatzi. E-mailean izen-abizenak, jaioteguna, herria, ikastexea eta telefonoa adierazi behar dira.

Bestalde, Bizkaiko Banakako Xake Txapelketan Ieray Galtzagorri lehenengo postuan da maila gorenean, Jon Angulo lider zenari irabazita. Durangarrak 3,5 puntu ditu orain, eta Angulok 3. Bihar, Xabier Galartza izango du aurkari Zelaieta Zentroan, 16:00etan. Angulo Alain Prieto durangarraren aurka ariko da. Lehen Mailan Iñaki Leniz dago lehenengo; bigarrenean, hiru jokalari berdinduta, tartean Migel Linacero eta Antxoka Gerrikabeitia durangarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!