Hilerriko ibilbideetan hormigoia jarriko dute

Anboto 2006ko aza. 10a, 15:06

Hilerria konpontzeko lanean pauso berri bat eman gura du Udalak. Agustin Asua alkateak azaldu duenez, kanposantu barruko ibilbideetan hormigoia jarriko dute: “Izan ere, orain dauden harri txikiak nahikoa deserosoak dira”.

Hilerria konpontzeko lanean pauso berri bat eman gura du Udalak. Agustin Asua alkateak azaldu duenez, kanposantu barruko ibilbideetan hormigoia jarriko dute: “Izan ere, orain dauden harri txikiak nahikoa deserosoak dira”. Horretarako 36.000 euro erabiliko ditu Udalak, eta datorren urtarrilerako gertu egotea itxaroten dute.

Asuak gogoratu duenez, hiru urte dira kanposantuan hobetze lanetan diharduela. Udaletxeko langileek urte honen barruan amaitu dute lurrean ehortzitako gorpuen ateratzea ere. Guztira, lurpean 15-20 urte zeramaten 300 gorpu inguru atera dituzte, eta familien esku utzi dute horiekin zer egin. “Gorpuak nitxoetan sartzeko aukera ere eskaini diegu”.

Gorpuak ehortzita izan dituzten gune horrek berdegune legez txukuntzea da Udalaren asmoa, alkateak jakitera eman duenaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!