Manifestazioa egingo da AHTaren obrak hasi dituztela salatzeko

Anboto 2006ko aza. 10a, 15:05

Orain da garaia, AHT Gelditu! leloarekin manifestazioa deitu du, domekarako, Durangaldeko AHT Gelditu! elkarlanak. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak —Luku alboan (Araba)— hasi dituztela “salatu” eta “erantzun zabala” eman gura dute protesta ekitaldiarekin.

Orain da garaia, AHT Gelditu! leloarekin manifestazioa deitu du, domekarako, Durangaldeko AHT Gelditu! elkarlanak. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak —Luku alboan (Araba)— hasi dituztela “salatu” eta “erantzun zabala” eman gura dute protesta ekitaldiarekin:“ Izan ere, obrak gelditzeko ez da berandu”. Gernikako Arbola plazan hasiko dute manifestazioa, 17:00etan.

Euskal Yaren lanak hasi dituztela-eta, salaketa “larria” egin du Durangaldeko AHT Gelditu! elkarlanak. Horren aurrean, “kalte ekologiko eta sozial larriak” eragingo lituzken egitasmo “txikitzailea” berehala gelditzea exijitzeko deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu du gizartea. Nabarmendu dutenez, Euskal Herrian egitasmorik “gaitzetsiena” eta “kritikatuena” da. Obrak hasteari “onartezina” deritze.

Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren “erabateko iluntasuna” ere salatu dute: “Sustapen Ministerioak inolako informaziorik eman gabe hasi ditu lanak, Eibar-Gasteiz autopistarentzat desjabetutako lurretan, Luku alboan”. Diotenez, “orain da sasoia indarrez erantzun eta eskualdez eskualde AHTaren aurkako mobilizazioak zabaldu eta sendotzeko”. Urbinan (Araba) Erresistentzi Gunea sortu dela ere gogoratu dute, eta bertotik eratutako ekintzetan parte hartzera deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!