XVII. Errebonbilo Margo Lehiaketa egingo da etzi

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:34

Iturrizoro elkartearen eskutik XVII. Errebonbilo Margo Lehiaketa egingo da, domekan, Elorrion. Aire librean jardun beharko dute parte-hartzaileek, hiriko leku publikoetan, hain zuzen ere. Margoen gaia, berriz, hiribilduko leku ikusgarriak izango dira. Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara bitartean izango da, Euskadiko Kutxako aretoan.

Oihalak eta paperak orduantxe zigilatuko dira, eta 14:30erako aurkeztu beharko dira. Sariak, berriz, egunean emango dituzte, 19:00etan. Irabazleak 600 euro lortuko ditu; 2.ak 400; eta, 3.ak 300 euro. Bestalde, herriko onenari 150 euro emango dizkie.

Aitatzekoa da domekatik eta azaroaren 12ra arte lan guztien erakusketa ere izango dela, Euskadiko Kutxako aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!