Abenduaren 2an Mintzodromoa egingo dute Plateruenean

E.H.

Saioa 10:00etatik aurrera egingo da, eta DBH4tik gorako ikasleei zuzenduta dago. Ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera. 

Durangaldeko Berbalagunek eta Durangoko Udalak mintzodromoa antolatu dute abenduaren 2rako, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Plateruenean egingo dute, 10:00etatik aurrera, eta DBH4tik gorako ikasleek parte hartuko dute. Saioaren gutxieneko iraupena ordu eta erdikoa izango da. 

Berbalagunek egitasmoan parte hartzera gonbita egin du, eta aforoa kontrolatze aldera izena emateko eskatu die parte hartzaileei. Hartu emanetarako telefonoa 639400786 zenbakia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!