Euskararen aldeko mosaiko herritarra abenduaren 2an Durangon

Anboto

Berbarotarrak eta anbototarrak 2024ko Korrika ailegatu zain.

GUKA euskalgintzako eragileak batzen dituen taldeak euskararen aldeko mosaiko herritarra egingo du abenduaren 2an Durangon, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Landakon izango da, 18:00etan. 

Euskararen Nazioarteko Eguna euskararen aldeko aldarria zabaltzeko eta euskaltzaleak mobilizatzeko eguna izatea gura du GUKAk, eta, horretarako, mosaiko herritarra egingo dute aurten. 

Bestalde, antolakuntza lanak errazteko, GUKA taldeko kideek jakinarazi dute parte hartzea baieztatzea eskertuko dutela. Izen ematea lotura honetan egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!