Greba orokorrera begira asanblada jendetsua egin dute Durangon

Anboto

Durangaldeko Etxebizitza Sozialistak deitu du asanblada. Gainera, Gasteizen etxegabetutako familiari elkartasuna adierazteko argazkia atera dute.

Azaroaren 11ko greba orokorrari begira eta Durangaldeko Etxebizitza Sozialistak deituta asanblada egin dute gaur arratsaldean Durangon. Asanblada jendetsua izan da.

Eskualdeko gainontzeko herrietako deialdien berri ere eman dute. Elorrion urriaren 27an egingo dute eta urriaren 30ean Abadiñon, Zornotzan eta Otxandion.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!