Durangoko Institutuko ikasleak Santurtzine zinema jaialdiko epaimahaikide izan dira

E.H.

Festibaleko 'Ibiltariak' atalean parte hartu dute. Amnesty Internationalek sustatutako egitasmo horretan, bost film labur ikusi eta euren botoa eman dute, lehiaketako epaimahaikide gisa.

Ibiltariak sailaren helburua gazteak Giza Eskubideen ezagutzara eta defentsara hurbiltzea denez, ikasleek honako ikus-entzunezko hauek ikusi eta baloratu dituzte: Buitre, etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa; Me llamo Binta, migrazioaren ingurukoa; Memoria colectiva, desagertze behartuen salaketa; Hatch, indarkeriatik ihesi doan haur baten istorioa; eta El silencio de los olvidados, Gazako sufrimendua islatzen duena.

Durangoko Institutuko iturriek azpimarratu dutenez, Santurtzine jaialdiak agerian utzi du zinemak Giza Eskubideen inguruko kontzientzia eta hausnarketa pizteko daukan indarra. Aurtengo edizioan, ikastetxe durangarrarekin batera Santurtziko Axular eta Kantauri ikastetxeek eta Deustuko Unibertsitateak parte hartzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!