Durangoko Sarek jakinarazi duenez, Gregorio Vicario 'Gita' euskal preso durangarra aske geratu da kondena beteta. 25 urte egin ditu kartzelan. Hamabost Frantziako estatuko kartzeletan, eta hamar Espainiako estatukoetan. Besteak beste, Salamancan eta Burgosen egon da preso, baita Zaballan (Araba) eta Basaurin ere (Bizkaia).
2021ean bihotzeko ebakuntza larri bat egin zioten, eta Durangoko Sarek askotariko mobilizazioak antolatu zituen hura askatzea eskatzeko.