Durangoko Jaiak 2026

Berbaro boluntario bila dabil sanfaustoetan euskararen presentzia neurtzeko

E.H.

Berbaroren 30. urteurreneko argazkia. BERBARO

Berbarok hizkuntza neurketa egiten du bi urterik behin Durangoko jaietan. Aurten, herritar talde batek modu boluntarioan parte hartuko du azterketa horretan, emaitza osatuagoa izan dadin. Izena emateko epea zabalik dago.

Berbarok hizkuntza neurketa bat egingo du sanfaustoetako ekintzak euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan egiten diren aztertzeko. Orain arte, elkarteko kideak arduratu dira kontzertuetako, ikuskizunetako edo ekitaldietako hizkuntzak identifikatzeaz, baina, aurten, lehenengoz, boluntario talde bat osatuko dute neurketa hori osatuagoa izan dadin.

Jaiak igarota, datuak txosten batean batu eta publiko egingo dituzte. Berbarok azaldu duenez, egitasmoa baliagarria izango da etorkizunean euskara sustatzeko proposamenak egiteko. Hizkuntza neurketako boluntario izan gura duenak honako lotura honetan egin ditzake inskripzioak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!