Durangoko Udal Euskaltegian eta AISA programan izena emateko epea, zabalik

E.H.

Ikastaro bat Durangoko Udal Euskaltegian.

AISA programak euskaran murgiltzeko 60 orduko doako ikastaroa eskainiko die etorri berriei. Bestalde, Udal Euskaltegiak A1etik C1era arteko maila ofizialak eskainiko ditu.

Durangoko Udal Euskaltegiak zabalik dauka matrikulazio epea, irailaren 18ra arte. Euskaltegiak A1, A2, B1, B2 eta C1 maila ofizialei dagozkien ikastaroak eskainiko ditu, eta, horrez gainera, talde bereziak antolatuko dituzte erretiratuentzat zein ahozko euskara praktikatu eta hobetu gura dutenentzat. Eskolak goizez zein arratsaldez eskainiko dituzte. Interesdunek Murueta Torren (Auzunea, 21) topatuko dute informazioa eta aurrez aurreko arreta, astelehenetik eguenera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara,. Barikuetan, goizez eskainiko dute arreta. 

Bestalde, udalerrira bizitzera etorri berri direnek AISA euskara ikastaroak izango dituzte eskuragarri. Ikastaroan, etorri berriek 60 orduko euskara saioak jasoko dituzte doan. Horietan izena emateko epea irailaren 25ean zarratuko da. Ordutegiak taldea osatu ondoren zehaztuko dituzte. Informazio gehiago gura duenak udaletxean, Udal Euskaltegian (Muruetatorre), Intxaurrondoko bulegoan jo dezake, baita 946 030 016 edo 630 474 332 telefonoetara deitu ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!