Jesica Ruiz izango da PSE-EEren Durangoko alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan

Anboto

Hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ostean, alderdi sozialistak, Durangoko PSE-EEko bozeramailea izendatu du 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagai.

2019tik Durangoko PSE-EEren bozeramailea den Jesica Ruiz Perez izango da bere alderdiko hautagaia 2027ko hauteskundeetan, PSE-EEk ohar batean informatu duenez. Oposizioan legegintzaldi bat egin ondoren, oraingoan Udal Gobernuan parte hartzen ari da. 42 urte ditu, doktorea da Materialen Zientzia eta Teknologian eta Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU) Masterra du Material Berrietan. 

"Erronka hau ilusio berarekin hartzen dut, baina esperientzia handiagoarekin”, adierazi du oharrean. " PSE-EEren ordezkari izatea pertsonak erdigunean jartzearen alde egitea da. Indarkeria matxistaren unitatea martxan jartzea, desgaitasuna dutenentzako dirulaguntzak, udaleku berriak sortzea, San Inazioko parkea estaltzea edo adinekoen zentro berriaren diagnostikoa egitea dira, besteak beste, guri esker bultzatu eta gauzatu ditugun proiektuetako batzuk.

Aurrera begira, oraindik "egiteko asko" dagoela dio eta "argi" dituela lehentasunak. "Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea, etxebizitza tasatuen eta sozialen alde eginez. Tabirako Multikantxa berriro irekitzea lehenestea, adinekoen Zentro Berria amaitzea edo oinezkoentzat espazio gehiago egitea, auzoekin lanean jarraitzearekin batera".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!