Hezkuntza espazioak hobetzeko eta ikastetxea premia pedagogikoetara egokitzeko lanak Zabalarran

M.Z. 2026ko ekainaren 30a

Zabalarra Eskolako hezkuntza-espazioak hobetu eta ikastetxea egungo premia pedagogikoetara egokitzeko lanak burutuko ditu Durangoko Udalak.

Ohar bidez azaldu dutenez, esku-hartze horien baitan sartzen dira eremu komunetako konfort akustikoa hobetzea, barruko arotzeria berritzea eta hiru urteko gela eta haren komuna eraberritzea.

Hiru urteko gelako lanei dagokionez, Udaleraiki 2025 programaren baitan egingo dituzte lan hauek eta 32.723 euroko diru partida izango dute. Esku-hartzen honetan, banaketa-horma kenduko da, espazio zabalagoa eta malguagoak sortuz. Horrez gain, zoladurak berrituko dira eta isolamendu akustikoa hobetuko da. Komunean, berriz birbanaketa-lanak egingo dira, instalazioak berrituko dira eta irisgarritasuna zein erabilgarritasuna hobetuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!