Hezkuntza kontseilua "definitzeko" prozesu parte hartzailea jarri du martxan Durangoko Udalak

A. M. 2026ko ekainaren 19a

Durangoko Hezkuntza kontseilua arautuko duen ordenantza egin aurretik, herritarren iritzia jakiteko prozesua jarriko du martxan udalak; uztailaren 3ra arte egongo da zabalik, eta ekarpenak partehartu.durango.eus plataformaren bidez egin daitezke.

"Hezkuntza arloko eragile guztien inplikazioa indartzea" du helburu ekimenak. Gainera, "gaiari buruz hausnartzera" gonbidatu gura dituzte herritarrak. "Prozesu hau Durangok hezkuntza partaidetzan duen esperientziatik abiatu da, Udal eskola kontseilua eta Hezkuntza Foroa bezalako espazioen bidez. Gune horietan ikastetxeek, familiek, gizarte, kultura eta kirol arloko erakundeek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, hezkuntza formalaren eta ez formalaren arteko harremana sendotuz. Hala ere, hobekuntza beharrak ere identifikatu dira, bereziki prozesuen komunikazioan, ahots berrien sarreran eta egitura egonkorrago, inklusiboago eta eraginkorragoen beharrean", azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!