'Auzoko elkarrizketak', euskara hizkuntza ainztasunaren erdigunean ipintzeko

E.H. 2026ko ekainaren 3a

Taupa mugimenduaren lan-saio bat Abadiñon.

Barikuan, hizkuntza aniztasunaren inguruko elkarrizketa saioak egingo dituzte Durangoko Kurutzesantun. 

Berbarok, Taupak eta Durangoko Udalak egitasmo berri bat ipini dute martxan: Auzoko Elkarrizketa. Hizkuntza aniztasunaren inguruko gizarte elkarrizketa sustatzeko proiektua da, norbanakoak eta eragileak hizkuntza aniztasunaren inguruan hausnartzen ipini gura dituena. Euskara erdigunean kokatuta, ikuspuntuak partekatu eta etorkizunerako gakoak identifikatu gura dituzte. "Izan ere, jatorriari eta errealitate linguistikoari erreparatuta, inoiz baino Durango anitzagoa daukagu. Askotariko jatorria duten pertsonak bildu eta bakoitzaren bizipenak eta ikuspegiak elkarbanatzea da asmoa", zehaztu dute egitasmoaren bultzatzaileek.

Lan-saioa ekainaren 5ean egingo dute Kurutzesantun, 17:30etatik 20:00etara. Izen emateak orrialde honetan egin daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!